2009-06-24

Yoroshiku onegaishimasu!!! よろしく おねがいします!

はじめまして!! Hajimemashite!!!

Ongi etorri eraiki dudan halamoduko blog honetara.
Nahiz eta azken aldian niretzat denbora gutxi izan, dauzkadan pentsamentdu eta afizio arraro xamar hauek publikatzeko tokitxo hau prestatu dut.

Egia esan, uste dut blog honen gai den Japoniar kultura (musika, telebistako saioak, manga eta animea barne) erdaldunen artean askoz ere zabalduago dagoela. Baina, lagun batekin izandako eztabaida baten ondoren hausnartu eta erabakia hartu nuen blog hau eraikitzeko orduan, zergatik ez egin euskaraz? euskaldunen artean gai hauek guztiak zabaltzeko beste modu hoberik ez dut ikusi, eta egia esan erderazko blog bat egitekotan gai honi buruzko beste edozein blogekiko desberdintasunik ez luke izango. Horregatik, eta benetan gai hauek guztiak euskaldun jendeari iristaraztearren blog hau euskaraz eraikia izango da.
Noski, inork arazorik izango balu, nirekin kontaktuan jarri eta saiatuko naiz publikazioren bat itzultzen ^ ^.
Si alguien tuviera algún problema con el idioma en alguna publicación que contacte conmigo e intentaré traducirselo ^ ^.
If anybody has got any problem with the publications in Vasque language in this blog, please, contact with me, and I'll try to traduce any publication ^ ^. XD (gutxigorabehera XD)

Blog hau hainbat gairen inguruan informatzearren ireki dut, noski, nik dakidanari buruz idatziko dut, dakidan mailararte; edonork informazio gehiagorik badu, edo bertan egon beharko litzateken gairen bati buruz idatzi nahi badu aske da hori egiteko, egia esan, ni beti nago prest ikasteko eta informazio berria beti datorkit ondo. Beraz ongietorria lan egin nahi duen edonor!

Azkenik, eskerrik asko guztiei! Daukadan indar guztiaz saiatuko naiz proiektu hau aurrera ateratzen, がんばれ! (ganbare, indarra emateko espresioa da, saia gaitezen! edo zorte on! izango litzateke gutxigora beherako itzulpena).

ありがとう
Arigatoooooo!! ESKERRIK ASKO!

No hay comentarios:

Publicar un comentario