2009-08-08

IKUTA TOMA 生田斗真

Hisashiburiii desuneee, barkatu denbora gehiegi idatzi gabe....U_U

Johnny Jimusho entrepresako artista bat dakart gaur, bere izena Ikuta Toma
benetak gogoko dut mutiko hau, baditu 25 urte (1984koa)eta 12 urte zituenetik (1996 an)dago Johnnyen artean. Nahiz eta talentu handiko mutila izan oraindik ez da talde batean sartu ofizialki debutatzeko, baina dorama ugari filmatu ditu, paper printzipalekin gainera!




Bere biografia pixkatzo bat komentatuko dut
Johnny konpainian sartu baino lehen telebistan ateratzen zen Tensai Terebi kun haurrentzako programan, bertan Strawberry Parfait taldeko kidea zen, horren ondorioz Johnny izateko auekra heldu zitzaion. Entrepresan sartu zenean hasiera batean M.A.I.N izeneko Johnny junior taldean sartu zen, talde berean zeuden: Matsumoto Jun, Aiba Masaki eta Ninomiya Kazunari, hirurak Arashi taldeko kideak gaur egun.
Geroago B.I.G taldea sortu zuten (bad image generation), bertan beste 10 artistarekin batera lan egiten zuen, beraien artean bere lagun den Yamashita Tomohisa (YamaPi...beste artikulo batean berari buruz hitz egingo dizuet). Denbora aurrera joan ahala taldea txikitzen joan zen, eta behin 2002 an Tackey & Tsubasa taldeak ofizialki debuta egin zuenean Ikuta Tomaren 4Tops taldea Johnny's juniorren buru egin zen, bertan Yamashita Tomohisa, Hasegawa Jun eta Kazama Shunsuke zeudelarik.
Yamashitak 2003an NEWS taldea osatu eta debutatu ondoren 4Tops 3Tops bihurtu zen eta geroago hiru kideak bakarkako lanetan hasi ziren.
2006an egindako afari batean Juniorren artean talde ez ofizial bat asmatu zuten, bertan Ikuta Toma bera, Yamashita Tomohisa, Matsumoto Jun, Murakami Singo(Kanjani8), Satou Atsuhiro, Domoto Koichi(Kinki Kinds), Yamaguchi Tatsuya(TOKIO) eta Takizawa Hideaki(Tackey & Tsubasa)zeudelarik, taldearen izena "No Border" da, kide bakoitzak kolore bat omen dauka, baina ofizialki ez da ezer ezagutzen hauei buruz.
Gaur egun Ikuta Tomak talderik ez dauka, baina bestelako lan ugari izaten du. Wink aldizkarian astero idazten du maitasun gorabeherak kontatzen XD.
Bestalde orain arte dorama eta musikal askotan parte hartu du, hemen zerrenda iteresgarria dakart:
DORAMAK:
- Majo saiban (Fuji TV, 2009) (bertan auzi batean parte hartzen du, lehen atala ikusi dut soilik, baina interesgarria dirudi ^_^)
- Voice (Fuji TV, 2009)
- Maou (TBS, 2008) (oso oso ona, ikusi beharrekoa! bertan Arashiko kide den Ohno Satoshirekin batera egiten du lan. Ikutaren pertsonaia detektibea da, ikasle garaitan gelakide bat labana batekin hil zuen eta bere pekatua garbitzearren polizia gisa sartu zen lanean, orain bere inguruan dagoen jendeak ordainduko du lehenago gertatutako krimena. Ohnok Naruse abokatuaren papera egiten du, hildako mutikoaren anaia zaharra, mendeku bila dabil eta amaierararte ez du etsiko. Zein izango da amaiera??. Oso oso dorama ona da, ikusi ditudanetan onenetakoa, azken atala emozioz beterikoa da.
- Hanazakari no Kimitachi e(Fuji TV, 2007 eta 2008an atal berezia). Bertan Nakatsu Shuichiren papera egiten du, oso dorama ona, dibertigarria, eta oso polita ^_^ nahiko famatua da...orain manga publikatzen ari dira planeta editorialean. Isotioa gutxi gora behera Ashiya Mizuki (Horikita Maki) neskatoaren inguruan da, neskatoa ameriketan bizi izana da, Sano Izumi (Oguri Shun) kirolari famatua ezagutu zuen, ondoren, kirola utziko zuela jakin zuenean berehala japoniara joatea erabaki zuen, altuera jauzia utzi ez zezan, eskola berean sartzearren mutilez jantzi da eta kosta ala kosta lortu nahi du bere helburua. Ikuta Tomak Nakatsu Shuichiren papera egiten du, nolabait Mizukirekin maiteminduko den mutikoa, bere papera nire ustez onenetarikoa da, xarmaz betea XD. Bestalde badira beste aktore "interesgarri" batzuk ere, hala nola Mizushima Hiro (zettai kareshi), Yamamoto Yusuke (Puzzle, Taiyo to Umi no Kyoshitsu), Oguri Shun! eta jarriko ez ditudan beste batzuk, doramei buruzko artikuloak egitea ere pentsatuta daukat, beraz... oraingoz nahiko.
Hachimitsu to Clover (Fuji TV, 2008) Ikutaren papera dorama honetan betikoa da, mutiko bat neskato batekin maitemindurik, nahiko koldarra denez ez da gai neskatoari bere sentimendurik esaten. Bestalde mutikoak (Takemoto) ez daki zer egin bere bizitzan, bere bi lagunek nahiko argi dutela ematen du, bata artista izango da (Morita) eta bestea arkitektu lanetan dabil maite duen emakumearekin (Mayama). Neskatoak marrazteko gaitasun handia du eta horregatik bizi zen herriskatik Tokyora unibertsitatera mugitu da. Pertsonaia guzti hauen gorabeherak kontatzen ditu doramak, nahiko interesgarria.
Hana Yori Dango 2 (TBS, 2007, Episodio 1)) Egia esan dorama honetan Ikutak ez du lan handiegirik, soilik lehen atalean agertzen da, bere pertsonaia Oribe Junpei da, Makinoren lagun izan nahi duen mutikoa, baina bere izaera lasai eta maitakorraren atzean benetako mendeku nahia duen mutikoa dago.
Akihabara@Deep (TBS, 2006) Oraindik ez dut ikusi, baina irrikaz nago.
Gekidan Engimono (Fuji TV, 2006) Hau egia esan, istorio desberdinez osatutako dorama da, uste dudanez ia Johnny guztiek badute istorioren bat, atalen bat.
gainerakoak ez ditut ezagutzen baina hor doaz:
Asuka e, Soshite Mada Minu Ko e (Fuji TV, 2005)
Dekabeya (TV Asashi, 2005)
Gekidan Engimono (Fuji TV, 2005)
Engimono ~ America (Fuji TV, 2002)
Hito ni Yasashiku (Fuji TV, 2002, Episodio 5)
Neverland (TBS, 2002)
Love and Peace (NTV, 1998)
Agri (NHK, 1997)

MUSIKALAK:

- Grease! - 2008

- The Two Gentlemen of Verona - 2007ko Urria

- SHOCK – ENDLESS SHOCK 2007

- Cat in the Red Boots (Shinkansen*NEXUS volume 2) (2006)

- AZUMI RETURNS (Azumi 2) (2006)

- AZUMI on STAGE (2005)

- West Side Story 2005 (Arashi version) Hemen Matsumoto jun, Sakurai Sho eta Aiba Masakirekin egin zuen lan, uste dut.

- West Side Story 2004 (Shonentai version)

- Mama Loves Mambo III

- Edogah-san Yukuefumei

- Vacation (Shonentai Playzone 2003)

- SHOCK is Real Shock

- Another (Kansai Jr.2002 version)

- Susanoo

- SHOCK is Millennium SHOCK

- KYO-TO-KYO

- Stand By Me

Interesgarria iruditu zaizuelakoan...mata neeee

No hay comentarios:

Publicar un comentario